Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Ados nago erabat zientzialariek diotenarekin"

Haizea Aizpurua 2023ko mai. 1a, 00:00

Elkarrizketatua Aintzane Egaña da, zumaiarra, eta energia kontsumoari buruzko galdera batzuk erantzun ditu.

Zientzialariek diote iturri fosiletatik (petrolioa, ikatza, gasa) lortzen dugun energiak CO2a isurtzen duela atmosferara eta horregatik ari dela gertatzen klima aldaketa. Zer iritzi daukazu horren inguruan?Ados nago erabat zientzialariek diotenarekin.

Zure ustez zer egin beharko litzateke aurrena, kontsumitzen dugun energia kopurua murriztu edo energia iturri garbiak erabili?
Biak, aurrena energia murriztu eta gero energia iturri garbiak erabili.

Etxean energia kontsumoa murrizteko neurririk hartu al duzue? (Adibidez: berogailua gutxiago piztea, etxea hobeto isolatzea (leihoak aldatuta edo fatxada berrituta), argia gutxiago piztea, kotxea gutxiago erabiltzea...)
Denak. Aurtengo neguan gutxiago piztu dugu berogailua, leihoak ere berriak ditugu, fatxada aurten berritu dugu eta argia gutxiago piztu dugu, baina kotxea gutxiago erabiltzea ez dut egin.

Zure etxeko argindarra eguzki plaken bidez sortutako energiarekin lortzeko aukera bazenu, egingo zenuke?
Bai, egingo nuke. Garestia da, baina ahalko banu, egingo nuke.

Zure kotxea elektrikoa al da? Ez bada, zergatik ez duzu aldatu? Baldin bada, zergatik aldatu duzu?
Ez da, orain dela bost urte erosi nuelako, baina hurrengoa izango da.