Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Ez zait bidezkoa iruditzen hemen hainbeste energia kontsumitzea, beste herrialde batzuetan ez baita ia ezer kontsumitzen, ez dagoelako"

Dambo Diaby 2023ko mai. 1a, 00:00

Mamadou Diaby Zumaiako herritar bat da eta energiaren gaiari buruz duen iritzia ezagutzeko aukera izan dugu.

Europan daukagun energia kontsumo maila mundu osora zabalduko balitz, hiru planeta beharko genituzke. Bidezkoa iruditzen al zaizu?
Ez zait bidezkoa iruditzen hemen hainbeste energia kontsumitzea, beste herrialde batzuetan ez baita ia ezer kontsumitzen, ez dagoelako. Hemen energia soberan dago.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Adibidez, bakoitzak bere autoak erabili beharrean garraiobide publikoak erabiliko balitu hiri handietan, autoak erabili beharrean bizikleta edo patinete elektriko publikoak erabiliko bagenitu, edo gure etxeetan berogailu elektrikoak erabili beharrean egurra erabiliko bagenu, asko lagunduko genuke energia kontsumo kopurua murrizten.

Herri bakoitzak bere energia sortu beharko luke, edo onargarria da behar den energia kanpotik ekartzea?
Ez zait posible iruditzen, oso zaila ikusten baitut herri bakoitzak bere energia sortzea. Nik uste dut onargarria dela herrialde batek energia beste herrialde batetik hartzea, betiere bi herriak ados egonda.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Energia eolikoak badaude jada, adibidez, Nafarroako mendietan asko ikusi ohi dira eta beste herrialde batzuetan ere bai. Itsasoan dauden energia eolikoei buruz ez dakit asko; hala ere, ondo iruditzen zait eta prest egongo nintzateke.

Norberaren kotxea erabili ordez garraio publikoa erabilita, CO2 gutxiago isurtzen dugu. Zuk ba al duzu garraio publikoa erabiltzeko ohitura?
Gustatuko litzaidake garraio publikoa erabiltzea lanera joateko, baina garraio publikoen ordutegiak ez datoz bat nire laneko ordutegiekin. Orduan, autoa erabili ohi dut lanera joateko. Hala ere, aukera oso ona iruditzen zait garraio publikoa erabiltzea lanera joateko.