Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Energia garbi gehiago erabili behar dugu"

Andoni Matas 2023ko mai. 1a, 00:00

Joane Matas zumaiarra da eta energiaren gaiari buruz duen iritzia ezagutzeko aukera eduki dugu.

Klima aldaketaren arazoari aurre egiteko atmosferara isurtzen den CO2 kopurua nabarmen murriztu behar da. Nola egin daiteke hori?Adibidez, egin dezakeguna da energia garbi gehiago erabili eta gutxiago beste motatakoa. Horrela, CO2 kopurua asko murriztuko litzateke, baina denak jarri behar dugu gure partetik.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Bai, iruditzen zait posible dela. Egin dezakeguna da, adibidez, kotxe elektrikoa eta eguzki plakak erabili. Gauza gehiago ere ahal dira egin.

Zure iritziz posible da gure energia beharrak asetzea soilik energia iturri garbiekin?
Ez nago seguru posible den hori egitea. Izan ere, uste dut gaur egun dagoen teknologiarekin honezkero eginda egongo zela. Izan daiteke energia iturri garbiekin diru gutxiago irabaztea enpresek eta horregatik agian ez zaie interesatzen.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Bai, prest egongo nintzateke. Nahiz eta oso politak ez izan, nire ustez, garrantzitsuak dira. Izan ere, horrela energia garbia lortzen da eta atmosfera hobeto mantenduko litzateke.

Kotxe elektrikoa bultzatzen ari da Europako Batasuna CO2 gutxiago isurtzeko atmosferara. Estrategia ona iruditzen al zaizu?
Bai, estrategia ona iruditzen zait. Kotxe elektrikoa bultzatzen badute argi dago jende gehiagok edukiko duela. Baina jendea, nire ustez, ez da animatzen kotxe elektrikoa edukitzera ez duelako ondo ezagutzen.