Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Gehiago birziklatu beharko genuke mundu garbia edukitzeko"

Ander Ugartemendia 2023ko mai. 1a, 00:00

Zumaia 2050ean nolakoa izango den jakiteko hainbat elkarrizketa egin dizkiegu Zumaiako herritarrei. Hauxe da Aitor Goroxperi energiari buruz egindako elkarrizketa. 

Klima aldaketaren arazoari aurre egiteko atmosferara isurtzen den CO2 kopurua nabarmen murriztu behar da. Nola egin daiteke hori?Hasteko, kotxe elektrikoak ez egitea izango litzakete, diesel edo gasolinako kotxe batek CO2 gutxiago isurtzen duelako atmosferara. Horretaz aparte, gehiago birziklatu beharko genuke mundu garbi bat edukitzeko.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Bai, posible ikusten dut. Energia iturri natural gehiago egon beharko lirateke.

Zure iritziz posible da gure energia beharrak asetzea soilik energia iturri garbiekin?
Bai, nik uste dut baietz, baina energia iturri garbi asko beharko genituzke.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Prest egongo nintzateke itsasoan eolikoak jartzeko, baina mendietan ez  hori natura delako eta ez dagoelako hor jarri beharrik.

Kotxe elektrikoa bultzatzen ari da Europako Batasuna CO2 gutxiago isurtzeko atmosferara. Estrategia ona iruditzen al zaizu?
Egia da gasolina eta diesel kotxeak martxan daudenean gehiago kutsatzen dutela, baina kotxe elektriko bat fabrikatzeko askoz CO2 gehiago isurtzen da atmosferara. Gasolina eta diesel kotxeak egotea nahi nuke, merkeago ere badirelako. Beraz, ez zait estrategia ona iruditzen.