Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Asko kontsumitzen dugu eta neurriak hartu beharko lirateke"

Aiur Altuna 2023ko mai. 1a, 00:00

Energia kontsumoari eta berriztagarriei buruzko elkarrizketa honetan Nerea Altunak erantzun ditu galderak.

 Zientzialariek diote iturri fosiletatik (petrolioa, ikatza, gasa) lortzen dugun energiak CO2a isurtzen duela atmosferara eta horregatik ari dela gertatzen klima aldaketa. Zer iritzi daukazu horren inguruan
Baietz, hori horrela dela. Jende asko gaude, asko kontsumitzen dugu eta neurriak hartu beharko lirateke.

Zure ustez zer egin beharko litzateke aurrena, kontsumitzen dugun energia kopurua murriztu edo energia iturri garbiak erabili?
Energia garbiak erabili. Murrizteak ez luke ezertarako balioko geroz eta gehiago kontsumitzen dugu eta.

Etxean energia kontsumoa murrizteko neurririk hartu al duzue? (Adibidez: berogailua gutxiago piztea, etxea hobeto isolatzea (leihoak aldatuta edo fatxada berrituta), argia gutxiago piztea, kotxea gutxiago erabiltzea...)
Bai. Aurten berogailua pixka bat baxuago jarri dugu, eta saiatzen gara argiak itzalita edukitzen.
Zure etxeko argindarra eguzki plaken bidez sortutako energiarekin lortzeko aukera bazenu, egingo zenuke?
Bai, noski.

Zure kotxea elektrikoa al da? Ez bada, zergatik ez duzu aldatu? Baldin bada, zergatik aldatu duzu?
Ez, ez da elektrikoa. Orain dela bi urte erosi genunen kotxea eta elektrikoak oraindik garesti daude.