2023/04/14 22:00etan

Bertsoak

Santelmoetako bertso jaialdia

Santelmoetako bertso jaialdia
Zumaiena ikastetxea, Zumaia

Bertso jaialdia egingo da apirilaren 14an, 22:00etatik aurrera, Zumaiena aretoan, San Telmo jaien lehen egunean. Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Julio Soto eta Jone Uria arituko dira kantuan; gai-jartzailea, berriz, Jon Maia izango da. 

Sarrerak 8 euroan daude salgai turismo bulegoan, Inpernupen eta Ttakun tabernan.