'Elbira' eta 'Anti' pelikulak emango ditu Larrainak asteazkenean

Juan Luis Romatet 2023ko mar. 27a, 17:30
'Elbira' filmeko une bat.

Larraina euskara taldeak antolatutako Euskara, bestela ez gara zikloko azken saioa izango da etzi, asteazkenez. Oraingo honetan bi film emango dituzte Aita Mari zineman: Anti film laburra eta Elbira Zipitriaren bizitza jasotzen duen Elbira

Aurtengo Euskara, bestela ez gara zikloko laugarren eta azken hitzordua izango da etzi, asteazkenez. Hitzaldien eta solasaldien ondoren, oraingo honetara bi filmen proiekzioa proposatzen du Larraina euskara taldeak. Hasteko, Josu Martinezen Anti film laburra emango da, eta, jarraian, Elbira Zipitria zumaiarraren bizitzan eta lanean oinarritutako Elbira, Iban Gonzalez Pagaldaiek zuzendutakoa. 

"Biekin, iraganari begiratu nahi diegu: euskaraz egiteko debekuak eta barne-gatazkak, urterik gogorrenetan euskararen sua pizturik eduki zutenei omenaldia...", azaldu dute Larrainako antolatzaileek. Saioa 18:30ean izango da, Aita Mari zinema aretoan.