Udal eta foru hauteskundeak 2023

Herritar guztien iritziak bildu nahi ditu EAJk hauteskundeetarako herri proiektua osatzeko

Juan Luis Romatet 2023ko mar. 25a, 09:43
Josemi Antia Albizu da EAJren alkategaia Zumaian. (Zumaiako EAJ)

Zu entzuteko gaude dinamika abiatu du Zumaiako EAJk herritarren beharrak eta kezkak partekatzeko. 

Zu entzuteko gaude izeneko entzute aktiboko dinamika jarri du martxan Zumaiako EAJ maiatzaren 28ko udal hauteskundeetara begira. Honen bidez, Zumaiako herritarrek dituzten beharrak eta kezkak jaso eta partekatu nahi dituela iragarri du alderdiak.

"Ilusio berrituekin" aurkezten direla azaldu dute jeltzaleek, "zumaiar guztiontzat aukerak eskainiko dituen herri bizi, atsegin, berdinzale, euskaldun eta ingurumenarekin adeitsua" eraikitzeko asmoarekin. EAJ-ren herri proiektua osatzeko asmoz, zumaiarren iritziak elkartu nahi dituztela ere eman dute jakitera, "kolektibo eta norbanako guztiak kontutan hartu eta denen hitza" entzun nahian.

Alderdiak prestatutako galdetegi bat erantzutera ere animatu nahi dituzte herritarrak. Galdetegia hemen aurki daiteke.