Lekeitiok hartuko du Gernika eta Durangoren lekukoa zesta-puntaren munduan. Aste Santu honetan Lekeitio Masters Series txapelketa jokatuko da Santi Brouard frontoian.
Bi jardunaldiz osatuko da txapelketa hau: apirilaren 6an finalerdiak jokatuko dira eta bi egun geroago, hilaren 8an, finala. Azken partida honetan finalerdietak irabazleak neurtuko dira, baina emakumeen partida ere jokatuko da.
Zumaiko bi puntista izango dira txapelketako finalerdia jokatzen: Iñaki Osa Goikoetxea eta Imanol Lopez. Elkarren aurka arituko dira lehen finalerdian. Goikoetxeak Del Rio izango du atzeko koadroetan, eta Lopezek Arbe aurrean. Bi zumaiarretako bat finalean izatea, beraz, ziurtatuta dago.
Sarrerak salgai daude jada webgune honetan.