Udal eta foru hauteskundeak 2023

Herritarren proposamenak jasotzeko galdetegia prestatu du EH Bilduk udal hauteskundeetara begira

Juan Luis Romatet 2023ko mar. 24a, 12:21
2019ko udal hauteskundeetako argazkia. (Juan Luis Romatet)

Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetara aurkeztuko duen programa osatzen dabil Zumaiako EH Bildu, eta herritarrei eskatu die haien proposamenak aurkezteko. Horretarako galdetegi bat ere prestatu du. 

Maiatzaren 28an egingo dira udal hauteskundeak. Zumaiako EH Bilduk ohar baten bidez azaldu duenez, aurkeztuko duen programaren zutabe nagusiak dagoeneko erabakita ditu, "baita zeregin garrantzitsuenak ere". Programa osatu ahal izateko, herritarrengana zuzendu da koalizioa haien proposamenak jasotzeko, "proiektu handi zein txikiak, baita lehentasunen inguruko hausnarketak eta bestelako ideiak ere". 

Horretarako, zurekingehiago.eus webgunean aurki daitekeen galdetegia betetzera gonbidatu ditu Zumaiako EH Bilduk herritarrak. Koalizioak gaineratu duenez, datorren ostiralean, hilaren 31n, programa eta lantaldea berresteko.