'Almas en pena de Inisherin' eta 'Asterix y Obelix y el reino medio' filmak emango dituzte asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2023ko mar. 24a, 15:00

Colin Farrell eta Brendan Gleeson aktore protagonista dituen film irlandarra ikusteko aukera izango da asteburuan Aita Mari zinema aretoan. Igandean, berriz, Asterix eta Obelixen azken filma ikusteko aukera izango dute haurrek.

Martin McDonagh zinemagilearen (Tres anuncios a las afueras, Escondidos en Brujas) azken lana, Almas en pena de Inisherin film irlandarra emango da asteburu honetan Aita Mari zinema aretoan. Ostiraletik astelehenera bitartean ikusi ahal izango da, egunero, 19:30ean. 

Bederatzi Oscar saritarako hautagai izan zen film hau. Horien artean film, zuzendari, gidoi original eta gizonezko aktore onenarena (Colin Farrell). Azkenean, baina, hutsik atera zen sari hauetatik. 

Filmerako sarrerak hemen eros daitezke.

Igande arratsaldean haurrentzeko zinema saioa izango da Aita Marin. 17:00etatik aurrera, Asterix y Obelix y el reino medio filma emango da. Sarrerak hemen daude salgai.