Ostegunean itsasoratuko da 'Fonnalaks' ontzia

Juan Luis Romatet 2023ko mar. 22a, 19:00
'Fonnalaks' ontzia, Sarauneko moilan. (Juan Luis Romatet)

Astilleros Balenciagan egindako Fonnalaks ontziak bihar arratsaldean utziko du Zumaiako portua. Itsasgorarekin joango da, aurreikuspenak betetzen badira, 17:00ak aldera. 

Itsasgorarekin, 17:00ak aldera itsasoratuko da Fonnalaks ontzia, Astilleros Balenciaga enpresan egindako itsasontzia. Hori dela eta, 16:00etatik 18:00etara murriztu egingo da portuko erabilera. Ontzi honen itsasoratzeko maniobrak ez diren beste jarduerarik ez da baimenduko aipatutako orduan.