Neumaticos Bayonak Pasai Donibanen jokatuko duen partidarako autobusa antolatu du Pulpok

Juan Luis Romatet 2023ko mar. 23a, 08:00

Lehen mailara igo ahal izateko partida jokatuko du senior mutilen Neumaticos Bayona Pulpo taldeak larunbatean Pasai Donibanen. Taldea animatzera joateko autobusa jarri du Zumaiako eskubaloi klubak.

Seniorreran, lurraldeko bigarren mailan dabilen Neumaticos Bayona Pulpo taldeak berebiziko partida jokatuko du larunbatean Pasai Donibanen. Donibane Bonantza taldearen aurka jokatuko dute zumaiarrek 18:00etatik aurrera, eta partida irabazten badute edo, behintzat, berdindu, lurraldeko lehen mailara igoko da.

Partidaren garrantzia ikusita, klubak Pasaiarako joan-etorria errazteko autobusa jarri du. Busa 16:15ean aterako da Zumaiatik, GKN pareko bus geltokitik. Interesdunek ostegun gauerdia baino lehen eman beharko dute izena WhatsAppeko mezuak bidaliz taldeko kideren baten telefono zenbakira, edo posta elektroniko bidez pulpo@pulpo.eus helbidera idatzita.