Zabaldu dute kultur arloko dirulaguntzak eskatzeko epea

Juan Luis Romatet 2023ko mar. 21a, 16:00

Kultura eta aisialdi alorrean lan egiten duten Zumaiako elkarteek dirulaguntzak jasotzeko aukera izango dute aurten ere. Eskaerak aurkezteko epea zabaldu du dagoeneko Zumaiako Udalak. 

Festetako deialdiaren ondoren, kultur arloko dirulaguntzen deialdia zabaldu du orain Zumaiako Udalak. Kasu honetan, dirulaguntza orokorrak eta musika, dantza eta antzerkikoak jasotzen ditu deialdi berri honek. 

Deialdi honek 2023. urte osoan zehar antolatutako ekitaldiak barnebiltzen ditu, orain artean egindakoak baita egitekoak direnak ere.

Argibideak behar dituztenek Alondegiko bulegora deitu dezakete (943-86 10 56). Eskaera orria dagozkion eranskinekin batera aurkeztu beharko dute elkarteetako ordezkariek, Herritarren Arreta Zerbitzuan (udaletxean), Alondegian zein egoitza elektronikoaren bidez.

Deialdi hauen inguruko informazio hemen aurki daiteke.