Sonakay taldeak Zumaian emango duen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu Baleikek

Juan Luis Romatet 2023ko mar. 25a, 09:00

Sonakay flamenko taldeak kontzertua emango du martxoaren 31n, 20:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan, 20:00etan. Udaleko Kultura Sailak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Baleikek bazkideen artean. 

Sonakay Donostiako musika taldea da, flamenkoa euskaraz egiten duena. Ijitoak eta euskaldunak direnez euskal abestiak flamenko estiloan kantatzen dituzte. 2006an elkartu ziren lehen aldiz baina etenaldi luze baten ondoren 2015 urtean berriz elkartu eta proiektuari sendotasuna ematea erabaki zuten. Taldeak hiru disko atera ditu: Sonakay denontzat (2018), Sonakay guztiekin (2020) eta Suerte (2022).

Martxoaren 31n Zumaian joko du taldeak, Aita Mari aretoan, 20:00etatik aurrera. Udaleko Kultura Sailak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Baleikek bazkideen artean. Hemen dago zozketan parte hartzeko aukera. Telefonoz deituta ere parte hartu ahal izango da, 943-56 01 64 zenbakira deituta. Horrela egiten dutenek NAN zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 13 da.

Saridunen izenak datorren astelehenean, hilaren 27an aterako dira.