2023/03/22 18:30ean

Mahai-ingurua

Mahai-ingurua: 'Natura, kulturak eta hizkuntzak: zergatik eta nola bihurtu garapen jasangarriaren helburu?'

Mahai-ingurua: 'Natura, kulturak eta hizkuntzak: zergatik eta nola bihurtu garapen jasangarriaren helburu?'
Alondegia, Zumaia

Larraina euskara taldeak antolatutako Euskara, bestela ez gara zikloaren barruan Natura, kulturak eta hizkuntzak: zergatik eta nola bihurtu garapen jasangarriaren helburu? izeneko mahai-ingurua izango da martxoaren 22an, 18:30ean, Alondegiko ganbaran. Hizlariak Leire Barriuso Euskal Kostaldeko Geoparkeko gerentea eta Mikel Mendizabal Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedrako kide eta 17+1 Helburuan ekimenaren sustatzailea izango dira; bideratzailea, berriz, Ana Galarraga zientzia dibulgatzailea.