Herriko jaiak antolatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du udalak

Intza Trula 2023ko mar. 17a, 15:00
Euskal Jaietako herri bazkaria.

Herriko elkarteek martxoaren 29ra arte izango dute dirulaguntzak eskatzeko aukera. 2023ko urte osoko ekitaldiak barnebiltzen ditu deialdiak; jada egin direnak eta hemendik aurrera egingo direnak.

Aurten ere herriko jaietako ekitaldi eta jarduerak antolatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du Zumaiako Udalak. Martxoaren 29ra arte izango dute elkarteek jaiekin lotutako ekitaldientzat laguntza ekonomikoa eskatzeko aukera. Laguntza hauek 2023an egin diren eta egingo diren jarduera guztiak barne hartzen ditu. Dirulaguntza orokorrak, eta antzerki eta dantza arlokoak laister jarriko dituzte martxan.

Informazio gehiagorako Alondegiko telefonora deitu daiteke (943-86 10 56). Eskaera orria dagozkion eranskinekin batera aurkeztu beharko dute elkarteetako ordezkariek Herritarren Arreta Zerbitzuan (udaletxean), Alondegian edota egoitza elektronikoaren bidez.

Oinarriak hemen.

Eskaera orria hemen.