Uxoa Aranberri klarinete ikaslea Euskadiko Ikasleen Orkestrako kide izateko hautatu dute

Intza Trula 2023ko mar. 17a, 09:55
Uxue Aramberri klarinete ikaslea (Zumaiako Musika eta Dantza Eskola).

Pasa den asteburuan egin zituen sarrera probak Bilboko kontserbatorioan, gainontzeko hautagaiekin batera.

Uxoa Aranberri Zumaiako Musika eta Dantza eskolako klarinete ikaslea EIO Txiki (Euskadiko Ikasleen Orkestra) 2023ko kide izateko hautatua izan da. Pasa den astean egin zituen sarrera probak Bilboko kontserbatorioan, gainontzeko hautagaiekin batera. Saio horretan, epaimahaiaren aurrean errepertorioko obra eta orkestrako pasarteak jo behar izan zituen.

Hori dela eta, klarinete ikasleak datorren ekaina bukaeran hasiko ditu Euskadiko Ikasleen Orkestrako entseguak, Euskal Herrian zehar eskainiko duten kontzertu-bira prestatzeko.

Bestetik, asteburu honetan Gasteizko kontserbatorioan egingo den Euskadi Musikari Gazteen lehiaketan parte hartuko dute Zumaiako eskolako bi ikaslek; Uxoa Aranberrik berak, eta Iera Urkidik.