Go!azen-en 19:00etako ikuskizunerako sarrerak geratzen dira salgai

Juan Luis Romatet 2023ko mar. 16a, 16:00
Ikuskizunerako sarrerak erosi nahi zituzten herritarrek osatutako ilara pasa den asteartean. (Pablo Gutierrez)

Go!azen 9.0 kontzertua ikuskizuna izango da martxoaren 26an Zumaiena ikastetxeko aretoan. Bi emanaldi izango dira, 17:00etan eta 19:00etan, eta lehenengorako dagoeneko agortuta daude; bigarrenerako badaude sarrera, aurrez aurre edo online. 

Herenegun jarri ziren salgai martxoaren 26an Zumaienako aretoan ikusi ahal izango den Go!azen 9.0 kontzertua ikuskizunerako sarrerak. Espero zen bezala, herritar asko ilaran jarri ziren iragarritako ordua baino lehen sarrerarik geratu ahal izateko. 

Bi izango dira emanaldiak, 17:00etan lehena eta 19:00etan bigarrena. Lehenengo emanaldirako sarrerak denbora gutxian agortu ziren: bai aurrez aurre salgai jarritakoak, baita online zitezkeenak ere. Udaleko Kultura Sailak adierazi duenez, 19:00etako emanaldirako sarrerak badaude oraindik. Turismo bulegoan eros daitezke aurrez aurre edo online hemen