Geuretik Sortuak sormen beka egitasmoan parte hartuko du Maite Aizpuruak

Onintza Lete Arrieta 2023ko mar. 15a, 12:37
Beran (Nafarroa) aurkeztu du Udalbiltzak egitasmoa. (Udalbiltza)

Udalbiltzak bigarrenez antolatu du egitasmoa, eta guztira hamar idazlek, bost komikigilek, hiru antzerki konpainiak eta lau zinegilek jaso dute Geuretik Sortuak 2023-2024 sormen beka, tartean zumairrak. Antzerki egonaldietako bat Zumaian egingo da, gainera.

Geuretik Sortuak kultur egitasmoaren bigarren edizioa martxan du Udalbiltzak. Guztira hamar idazlek, bost komikigilek, hiru antzerki konpainiak eta lau zinegilek jaso dute sormen beka, tartean Maite Aizpurua zumaiarrak. Beka deialdira 60 proposamen aurkeztu zituzten sortzaileek,, antolatzaileen esanetan "askotarikoak eta kalitate altukoak".

Bi urteko bekak izango dira, eta hogeita bi multzotan bildutako 39 udalerritan egingo dituzte. Egonaldiei dagokienez, hiru astera bitarteko tarteak igaroko dituzte sortzaileek, eta ipuin luzeak, 15-20 orrialde bitarteko komiki lanak, 10-20 minutu arteko film laburrak eta antzezlanak sortuko ditutze.

Bigarren urtean, 2024an, sortutako lan guztiekin kultur zirkuitu bat osatuko du Udalbiltzak. Ipuinak eta komikiak bilduma banatan argitaratuko dituzte; film laburrekin muntaia orokor ba egingo dute, eta antzezlanak euren kabuz aurkeztuko dituzte herri horietan. Zirkuitu hori egonaldiak jaso dituzten udalerri guztietatik igaroko da.

Aizpuruak Nafarroan egingo du egonaldia, Araitzen, Betelun eta Larraulen, eta Zumaiak ere hartuko du antzerkigintza arloko egonaldi bat.

Sortzaileak eta herriak

Literatura:

• Edorta Jimenez Ormaetxea: Mutriku
• Ainhoa Urien Telletxe: Lodosa, Sartaguda, Mendabia, Andosilla, Sesma
• Idoia Etxeberria Elortza: Zaldibia, Ataun
• Maddi Arozena Zubeldia: Ziortza-Bolibar
• Jon Abril Olaetxea: Atharratze
• Lutxo Egia del Rio: Segura
• Maitane Perez Argote: Errigoiti, Ajangiz, Muxika
• Saioa Alkaiza Guallar: Berriatua
• Maite Aizpurua Olaizola: Araitz, Betelu, Larraun
• Gaizka Sarasola Iartzabal: Larrabetzu

Antzerkia:

• Goitibera konpainia: Hernani
• Antzerki Aroak / Zinealdiak: Zumaia
• Jon Ander Urresti Ugalde: Aulesti, Munitibar, Amoroto

Zinegintza:

• Pette Etxebarria Busquets: Antzuola, Aiherra
• Arriguri / Aitor Gametxo: Uharte
• Alba Lozano Garcia: Oiartzun
• Aitzol Saratxaga Saenz: Legutio

Komikigintza:

• Iñaki Martiarena Mattin: Usurbil
• Aritz Ibarra Agirrezabal: Sara, Urruña, Bera, Lesaka
• Kote Camacho de Miguel: Bergara
• Unai Gaztelumendi Arandia: Leitza, Berastegi
• Eñaut Aiartzaguena Bravo: Amasa-Villabona

Ekitaldia Beran (Nafarroa) egin zuten hil hasieran, eta Joseba Sarrionandiaren eta Ines Osinagaren musika eta poesia erakustaldia izan zen, eta talde argazkiarekin eta hamaiketakoarekin amaitu zuten aurkezpena.