Itxas-Gain hirugarren izan da neguko Gipuzkoako txapelketan

Juan Luis Romatet 2023ko mar. 14a, 09:57
Itxas-Gaineko piraguistak, neguko Gipuzkoako txapelketan. (Itxas-Gain)

Neguko Gipuzkoako piraguismo txapelketa jokatu zen larunbat arratsaldean Zumaian, Urolaren itsasadarrean. 

Urola ibaiaren itsasadarrean jokatu zen larunbat arratsaldean neguko Gipuzkoako piraguismo txapelketa. Moilaberri paretik abiatuta, errioan gora egin behar izan zuten kirolariek, Gernika parke aurrean kokatutako helmuga puntura heltzeko. 

Etxean jokatzen zen txapelketa, eta Zumaiako piraguistak bere onena emateko prest agertu ziren. Taldeka, hirugarren egin zuen Itxas-Gainek, Santiagotarrak eta Pasaia Kayak taldeen atzetik. Lehia estua izan zuten zumaiarrek pasaiarrekin, eta 43 puntuko aldea besterik ez zen izan Pasaiakoen alde: 1.613 Itxas-Gainek eta 1.666 Pasaia Kayakek; Santiagotarrakek nagusitasunarekin gailendu zen, 2.810 punturekin.

Zumaiako piraguisten beraien probetan honako emaitzak izan zituzten: 

Gizonak 23 urtez azpikoak, K1

Haritz Aizpurua: 9.

Emakumeak 23 urtez azpikoak, K1

Josefa Molina: 2.

Gizonak seniorrak, K1

Martin Egaña: 1.

Unai Azkune: 3.

Gizonak beteranoak +50, K1

Xabier Osa: 2.

Francisco Javier Lizancos: 7.

Gizonak beteranoak -50, K1

Oier Aizpurua: 1.

Eñaut Aizpurua: 5.

Emakumeak beteranoak -50, K1

Maite Etxabe: 1.

Gizonak kadeteak, K1

Asier Aizpurua: 1.

Oihan Irizar: 9.

Josu Lazkano: 11.

Andde de Anta: 12.