Maddi Iraola garaile Candanchun

Juan Luis Romatet 2023ko mar. 14a, 08:29
Maddi Iraola podiumean, asteburuan Candanchun jokatutako proban. (Jon Iraola)

Candanchuko eski estazioan jokatu den Nines eta Armandoren hirugarren oroimenezkoa irabazi du eskiatzaile zumaiarrak, SL proban.

Nines eta Armandoren III. oroimenezkoa jokatu da pasa den asteburuan Candanchuko eski estazioan. Egun osoan erori zen euriak pistaren egoera okertu zuen, eta ez zen proba erraza izan eskiatzaileentzako. Maddi Iraola eskiatzaile zumaiarraren kasuan kontuan hartu behar zen, gainera, abenduaren 27an lepauztaia hautsi zuela Andorran, denboraldiko lehen hitzorduan, eta eski denboraldi ia osoa galdu duela lesio horrengatik. Errekuperatzen ari zenean berriro erori eta geldirik egotera behartu zuen horrek. 

Pasa den asteburuko proban, baina, berriro podiumera igotzeko aukera izan zuen Iraolak, oroimenezko hitzordu honetako SL proba irabazi eta gero. 

Iraolak eta haren familiak Ines fisioterapeutari eskerrak eman nahi dizkiete berekin egindako lan ederrarengatik.