Indamendi mendi elkartearen urteurrena dela eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte Aita Mari aretoan

Intza Trula 2023ko mar. 13a, 13:00
Silvia Vidal Txileko Muino Handian (Silvia Vidal).

Emakumeak eta mendia solasaldia eta Un pas mes proiekzioaz gozatzeko aukera izango da datozen egunetan.

Indamendi mendi elkarteak urteurrenaren harira Aita Mari aretoan solasaldia eta proiekzioa antolatu ditu. Alde batetik, bihar, martxoak 14, 19:30ean Emakumeak eta mendia mahai ingurua egongo da. Bertan, Montse Lasterra, Nerea Iraola eta Amaia Aranzabal mendizaleak izango dira hizlariak.

Bestetik, Silvia Vidal (Piolet d'Or) alpinistaren Un pas mes dokumentala eskainiko dute, eta hori martxoaren 16an, osteguna, izango da, 19:30ean.