'Amaraun' ikuskizunerako sarrerak zozkatuko ditu Baleikek bazkideen artean

Erredakzioa 2023ko mar. 11a, 11:30
Oihana Iguaranek eta Amaiur Luluagak bat egin dute ikuskizun honetan.

Oihana Iguaran bertsolari eta dantzariak, eta Amaiur Luluaga dantzariak Amaraun bertso-dantza ikuskizuna taularatuko dute martxoaren 17an, 20:00etan, Aita Mari aretoan. 

Dantza eta bertsolaritza uztartzen dituen ikuskizuna da Amaraun. Emanaldirako bi sarrera bikoitz eman dizkio Udaleko Kultura Sailak bazkideen artean zozkatzeko.

Zozketan parte hartzeko aukera hemen dago. Telefonoz deituta ere parte hartu ahal izango da, 943-56 01 64 zenbakira deituta. Horrela egiten dutenek NAN zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 10 da.