'Ellas hablan' eta 'Gabi, 8 urtetik 13 urtera' filmak emango dira asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2023ko mar. 10a, 15:00

Asteburu honetan ere bi film ikusteko aukera izango da Aita Mari zinema aretoan, helduentzako eta haurrentzako bana. 

Ellas hablan eta Gabi, 8 urtetik 13 urtera filmak emango dira asteburu honetan Zumaiako zinema aretoan. 

Ellas hablan Sarah Polley zinemagilearen azken lana da. Rooney Mara edota Frances McDormand aktoreak dira filmeko protagonistak. Pelikula 2010. urtean dago girotuta, eta emakume talde baten bizipenak kontatzen ditu.Erlijio-kolonia osatzen duten emakume hauek fedearekin adiskidetzen saiatuko dira sexu-eraso batzuk jasan ondoren.

Pelikula martxoaren 10, 11, 12 eta 13an emango, 19:30etik aurrera. Sarrerak hemen daude salgai. 

Igande arratsaldean, berriz, Gabi, 8 urtetik 13 urtera izeneko filma emango da, 17:00etan. Sarrerak hemen eros daitezke.