Go!azen 9.0 emanaldia ikusteko sarrerak jarriko dira salgai

Intza Trula 2023ko mar. 12a, 12:00

Abenduan hasi zuten kontzertu bira, eta martxoaren 26an Zumaienan egingo dute ikuskizuna, 17:00etan lehenengoa eta 19:00etan bigarrena.

Go!azen 9.0 kontzertua ikuskizuna ikusteko aukera izango da Zumaian martxoaren 26an. Bi emanaldi izango dira Zumaiena Ikastetxeko aretoan: 17:00etan lehena eta 19:00etan bigarrena.

Gaztetxoenentzako emanaldirako sarrerak jarriko dira salgai, bai aurrez aurreko salmentan, eta baita online ere. Aurrez aurreko salmenta martxoaren 14an izango da, arratsaldeko 16:30ak eta 18:30ak bitartean, Aitzuri frontoian. Online egun berean jarriko dira salgai, ondorengo helbidean: https://sarrerakzumaia.eus/bravo/goazen-9-0-kontzertua/ .  Salmenta horien ondoren sarrerarik geratuko balitz, martxoaren 15ean turismo bulegoan erosteko aukera egongo da.

Sei urtetik gorakoentzako ikuskizuna da, eta maitasun istorioak, gezurrak, abentura, musika eta dantza barnebiltzen ditu.