Irunen larunbatean jokatutako Neguko Euskadiko txapelketarekin hasi da Itxas-Gain klubaren denboraldia. Urtero bezala, estropada eta txapelketa ugariz betetako urtea izango dela aurreikusten du Zumaiako piraguismo klubak.
Larunbateko hitzorduan kadete, jubenil, 23 urtez azpiko, senior eta beterano mailetako piraguistak aritu ziren. Kluben arteko sailkapen orokorrean bigarren postua lortu dute Zumaiakoek, Irungo Santiagotarraken atzetik eta Pasaia Kayak kluben aurretik.
Hamabost kirolarik parte hartu dute kategoria ezberdinetan, eta hauek izan dira emaitzak:
- Martin Egaña: bigarren senior kategorian.
- Unai Azkune bosgarren senior kategorian.
- Irati Osa: lehena senior kategorian.
- Eñaut Aizpurua: lehena beterano A kategorian.
- Oier Aizpurua: bigarren beterano A kategorian.
- Xabier Osa: lehena beterano B kategorian.
- Javier Lizancos: seigarren beterano B kategorian.
- Antonio Sanchez: hamabigarren beterano B kategorian.
- Asier Aizpurua: lehena kadete kategorian.
- Josu Lazkano: bederatzigarren kadete kategorian.
- Xabat Bergara: zazpigarren kadete kategorian.
- Andde de Anta: hamalaugarren kadete kategorian.
- Julen Arakistain: hamaseigarren kadete kategorian.
- Ana Martiarena: seigarren kadete kategorian.
- Maddi Uzkudun: hamahirugarren kadete kategorian.