Durangon izango du gaur partida Imanol Lopezek

Juan Luis Romatet 2023ko mar. 6a, 12:00
Bi partidaz osatuko da Durangoko gaurko jardunaldia.

Emakumeen Winter Serieseko bigarren jardunaldia jokatuko da gaur Durangoko Ezkurdi frontoia, baita gizonen buruz buruko partida ere. Imanol Lopez zumaiarrak Erkiaga izango du gaurkoan aurkari.

Durangok hartu du Gernikaren lekukoa zesta-puntari dagokionez. Pasa den astean ekin zioten emakumeen Winter Series txapelketari, eta gaur jokatuko da bigarren jardunaldia. Erika Mugartegi eta Arai Lejardi, Helena Barrenetxea eta Eneritz Lizardiren aurka arituko dira Durangoko Ezkurdi frontoian, 19:30etik aurrera. ETB-1ek emango du jaialdia 22:30etik aurrera.

Emakumeen partidarekin batera, gizonen buruz buruko txapelketako partida ere jokatuko da. Gernikako Winter Series irabazi berri duen Imanol Lopez zumaiarrak Aritz Erkiagaren aurka jokatuko du. Partidako irabazlea datorren astelehenean, hilaren 13an jokatuko den finalera sailkatuko da. Xabi Barandika izango du aurkatu azken partidan.