Gerturen inauterietako zozketek badituzte saridunak

Juan Luis Romatet 2023ko mar. 5a, 09:30

100 euroko hiru erosketa txartel zozkatu ditu Gertu merkatarien eta ostalarien elkarteak pasa den inauterietan egindako kanpainan. Txartel horiek badituzte jabeak dagoeneko.

Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak 100 euroko hiru erosketa bono zozkatu ditu pasa diren inauterietan egindako kanpaina. Behin zozketa eginda irabazlea June Fernandez de Arroiabe, Miguel Martinez eta Antonio Lujan izan dira, Olaia-Enea ile apaindegian, Xiru oparietan eta Trapaia tabernan egindako erosketengatik, hain zuzen. 

Bakoitzak 100 euroko balioa duten erosketa txartelak jaso dituzte, eta elkarteko saltokietan erabili ahal izango dituzte.