2023/03/29 18:00etan

Saioa

Guraso Eskolak: Gure seme-alaben kontsumoak

Guraso Eskolak:  Gure seme-alaben kontsumoak
Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia

Gazteen kontsumo ohiturak gaia landuko dute martxoan eta apirilean Guraso eskolaren barruan. Amaia Barcenillak gidatuko ditu saioak. AGIPAD drogen abusuaren ikerketa prebentziorako elkarteko kidea da Barcenilla.

Lehen saioa martxoaren 29an egingo da, asteazkenez, 18:00etatik aurrera Oxford aretoan. Gure seme-alaben kontsumoak izena darama saio horrek.

Interesdunek izenak eman beharko dituzte Branka eraikinean, brankaharrera@zumaia.eus helbidearen bidez, edo 943-86 22 00 telefonora deituta.