2023/03/07 18:30ean

Antzerkia

Klown antzerkia: 'Sex o no sex'

Klown antzerkia: 'Sex o no sex'
Emakumeon* Etxea, Zumaia

Virginia Imaz Quijerak Sex o no sex klown antzerkia aurkeztuko du martxoaren 7an, asteartea, 18:30etik aurrera Zumaiako Emakumeon* Etxean. Zumaiako Udaleko Berdintasun Sailarekin elkarlanean antolatutako emanaldia gaztelaniaz izango da. 

Klown ikuskizun honetan, Virginia Imazek umorez eta samurtasunez hainbat gai aurkezten ditu, hala nola, hilekoa, kutsadura, norberaren gorputzarekiko harreman korapilatsua, lehen musua, koitoa, kondoiaren negoziazioa, ginekologoaren bisita, haurdunaldia, erditzea, menopausia... eta, oro har, gainditu gabeko ikasgai nagusia: errurik gabeko plazera.