Datozen egunotan egongo dira salgai santelmoetako Gazte Eguneko bazkarirako txartelak

Juan Luis Romatet 2023ko mar. 2a, 11:30

Gazte Eguna ospatuko dute aurten ere San Telmo jaien barruan. Egun horretan egingo den bazkarirako txartelak datozen egunotatik aurrera egongo dira salgai. 

Santelmoetako Gazte Egunaren barruan bazkaria egingo dute. Hitzordu horretarako txartelak salgai jarriko ditu datozen egunotan Zumaiako Gazte Asanbladak. Datozen bi asteburuetan mahaia jarriko dute Erribera kalean eta han izango da ticketak erosteko aukera: martxoaren 3, 4 eta 5ean, eta 10, 11 eta 12an, 18:30etik 20:30era bitartean. Txartelen prezioa 17 euro izango da.