'Yerma' antzezlanerako sarrerak zozkatu ditu Baleikek

Erredakzioa 2023ko mar. 1a, 09:00
Ostiralean izango da antzezlan hau Zumaian.

La Dramatica Errante konpainiaren Yerma antzezlana ikusteko aukera izango da ostiralean, 20:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan. Udaleko Kultura Sailak emandako sarrerak zozkatu ditu Baleikek bazkideen artean.

Yerma antzezlana taularatuko du La Dramatica Errante konpainiak ostiralean Aita Mari zinema aretoan. Emanaldia euskaraz da eta 20:00etan hasiko da; sarrerak aurrez eros daitezke hemen

Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkio Baleikeri bazkideen artean zozkatzeko. Behin zozketa eginda, saridunak Belen Uranga Arakistain eta Miren Esther Osa Altzibar izan dira. Sarrerak aretoko leihatilan izango dituzte zain.