Martxoaren 8ko manifestazioa irradaka dantzatuz amaitzeko gonbidapena egin dute

Juan Luis Romatet 2023ko mar. 1a, 08:00

Urtero egin bezala, manifestazioa egingo da martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean. Ekintza dantza eginez bukatzeko gonbidapena egin dute eragile batzuk. 

Emakumeen Nazioarteko Eguna da martxoaren 8a, eta ohi bezala manifestazioa egingo da arratsalde partean Zumaiako Mugimendu Feministak deituta. Erreibindikazioko martxa festa giroan bukatzeko deia ere egin dute herriko erabile batzuk. Hala, plaza dantzen taldeak eta Mugimendu Feministak deituta, manifestazio bukaerako ekitaldia irradaka dantza eginez amaitzeko gonbidapena egin dute; elkarri eskutik hartuta, kantuan eta dantzan egitea alegia. 

Irradaka dantza prestatzeko entsegu saioa egingo da martxoaren 3an, ostiralez, 18:00etatik aurrera, Emakumeon* Etxean. Ahalik eta emakume gehien bertaratzea eskatzen dute ekintzaren bultzatzaileek.