'Itzalpeko Emakumeak' erakusketa zabalduko dute larunbatean Oxforden

Jabi Gonzalez Toston 2023ko ots. 28a, 12:45
Joseba Esnal, Belen Ibarrola, Marina Bidasoro eta Maider Alberdi. (Baleike)

Martxoaren 26ra arte egongo da ikusgai eta XX. mendean errepresioa eta jazarpena pairatu zuten herriko emakumeei aitortza egitea du helburu. Gainera, bisita gidatuak ere eskainiko dituzte hainbat egunetan.

XX. mendeko errepresioaren eta jazarpenaren biktima izan ziren emakumeei eskainitako erakusketa inauguratuko dute martxoaren 4an, larunbata, Oxforden. Itzalpeko emakumeak du izena eta martxoaren 26ra arte izango da ikusgai.

Antolatzaileek azaldu dutenez, erakusketa hainbat herritan erakutsi dute azken bi urteetan eta Zumaiara ekarrita aukera aprobetxatu nahi dute herriko emakumeei aitortza egiteko; izan ere, Zumaiara egokituko dute erakusketa. Horregatik, herriko emakume aitzindarien txoko berezia sortu dute udalak eta Erkibe kultur elkarteak. Zehatzago esateko, herriko emakume aitzindarien izenak eta historia jasotzeko ariketa izan da egin dutena. Balendiñe Albizu, Elbira Zipitria, Maria Dolores Arana, Julene Azpeitia edota Inaxi Etxabe dira horietako batzuk.

Esan bezala, larunbatetik aurrera egongo da Itzalpeko emakumeak erakusketa Oxforden ikusgai eta honakoa da ordutegia: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara, eta, asteburu eta jai-egunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Halaber, zehaztu behar da bisita gidatuak eskainiko dituztela hiru egunetan. Lehenengoa, irekiera egunean bertan inaugurazio ekitaldiaren ondoren, eta aski izango da garaiz bertaratzearekin. Beste bietarako, aldiz, nahitaezkoa izango da aurrez izena ematea eta martxoaren 6tik aurrera egin ahalko da kulturetxea@zumaia.eus helbidera mezua bidalita. Martxoaren 11ean, larunbata, 12:00etan eta martxoaren 15ean, asteazkena, 18:30ean egingo dituzte beste bi bisita gidatu horiek.

Erlazionatuak