Inauteriak 2023

Erabakita inauterietako mozorro onenen Herritarren saria

Erredakzioa 2023ko ots. 23a, 12:45
'Otsoa eta Iturengo lamia', banaka/binaka kategoriako irabazlea.

Inauterietako mozorro onenen Herritarren saria bozketa bidez erabaki da aurten ere. Botoak emateko epea amaitu berri, erabaki da zein izan diren aurtengo inauterietako mozorro onenak. 

Pandemia aurreko ohitura berreskuratuz, larunbat arratsaldean argazki txokoa egin zen Oxford aretoan. Han parte hartu zutenen artean bozkatu izan dute erabiltzaileek aurtengo inauterietako mozorro onenen Herritarren saria. 

Hala, behin bozketa amaituta, irabazleak Otsoa eta Iturengo lamia izan dira banaka/binakako kategorian, eta Nire auzoa taldekakoan. 

'Nire auzoa'-k irabazi du taldekako mozorro onenaren Herritarren saria.

Sariak emateko ekitaldia ostiral arratsaldean egingo da, 18:00etatik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan. Kartel lehiaketaren Herritarren saria ere ekitaldi horretan bertan emango da.