Santelmoetako Gazte Eguna antolatzeko asanblada antolatu dute

Juan Luis Romatet 2023ko ots. 23a, 15:30
Apirilean ospatuko dira San Telmo jaiak Zumaian. (Onintza Lete Arrieta)

San Telmo jaien barruan egingo den Gazte Eguna antolatzeko bilera irekia deitu du Zumaiako Asanbladak. Bihar egingo dute asanblada, ostiralez. 

San Telmo jaiak ospatzen hasteko hilabete eta erdi inguru geratzen da, eta herriko elkarte zein eragileak hasi dira jada lanean. Hala, jaien barruan egingo den Gazte Eguna antolatzen hasteko deialdia egin du Zumaiako Gazte Asanbladak. Bileria irekia bihar egingo dute, ostiralez, Torreberri Gaztetxean. 20:30erako jarri dute hitzordua.