'Yerma' antzezlanerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Baleikek bere bazkideen artean

Juan Luis Romatet 2023ko ots. 26a, 08:00

La Dramatica Errante eta BBK produkzioen Yerma antzezlana izango da martxoaren 3an, ostirala, 20:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan. Antzezlana euskaraz da.

Gaur egun seme-alabarik izateko ezintasunari aurre egin behar dioten emakume guztien hitzak biltzen ditu datorren ostiralean, martxoaren 3an, Zumaian ikusi ahal izango den Yerma antzezlanak. Bera artista bilbotar ospetsua da. Bere senarra, negozio-gizon arrakastatsua. Bere ahizpa, bizitzak harrapatutako emakumea. Bere ama, alaba inoiz besarkatu ez zuen pertsona hori... Eta bere bikote ohia, haurrak izateko aukera galdua.

Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkio Baleikeri bazkideen artean zozkatzeko. Hemen dago zozketan parte hartzeko aukera. Saridunen izenak astearte arratsaldean aterako dira.