Inauteriak 2023

Inauterietako mozorro lehiaketako Herritarren Saria erabakitzeko bozketa, berriro martxan

Erredakzioa 2023ko ots. 20a, 11:40

Arazo informatikoa konponduta berriro martxan da inauterietako mozorro lehiaketako Herritarren Saria erabakitzeko bozketa. Larunbat arratsaldean Oxford aretoko Argazki Txokoan parte hartu zutenen argazkiak webgunera igota, erabiltzaileen esku dago orain nori eman sariak. 

Zumaiako inauterietako egitarauaren barruan, Argazki Txokoa egin zen atzo Alondegiko Oxford aretoan. Han ateratako argazkiak Baleike.eus webgunera igo ondoren, erabiltzaileen botoek erabakiko dute nor izango diren irabazleak.

Bi sari emango dira: banakako edo binakako mozorro onenagatik 80 euro emango dira erosketa txarteletan; taldekako mozorro onenak, berriz, 200 euro jasoko ditu erosketa txarteletan. Bi sari horiek Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak emango ditu. 

  • Banakako edo binakako atalean botoa emateko hemen dago aukera.
  • Taldekako atalean botoa emateko aukera hemen dago.

Botoa emateko aukera ostegun eguerdira arte egongo da zabalik. Botoa ematen duten guztien artean Txopa Gastrolekuak emandako bi lagunentzako otordua zozkatuko du Baleikek.