Inauteriak 2023

Bideoan, ostiraleko eta larunbateko inauteri jaien zertzelada batzuk

Onintza Lete Arrieta-Urtzi Oteiza 2023ko ots. 19a, 09:44

Musika eta Dantza Eskolaren jaialdia, Telmo Iruretari omenaldia eta Astinduren kalejira jaso ditu bideoz Baleikek. Gaur, igandea, Betijai fanfarrearekin kalejira egiteko aukera izango da eguerdi partean, eta arratsaldean umeentzako zinema emanaldia dago. Bihar, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldiarekin amaituko da inauterietako egitaraua.

Bukaerara iristen ari dira inauteriak, eta hitzordu garrantzitsuenen laburpen bideoa prestatu du Baleikek: ostiraleko Musika eta Dantza Eskolaren jaialdia eta haren amaieran Telmo Iruretari egin zioten omenaldi xumea, eta larunbatean Astindu dantza taldeak egin zuen dantza emanaldia eta kalejira.

Gaur, igandea, oraindik Betijai fanfarrearekin kalejira egiteko aukera izango da eguerdi partean, eta arratsaldean umeentzako zinema emanaldia dago. Bihar, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldiarekin amaituko da inauterietako egitaraua.

Gaur, igandea
12:30-14:30. Betijai fanfarrearen kalejira herriko kaleetan zehar.
17:00. Aita Marin, zinema emanaldia Yuku eta Himalaiako lorea.
 
Etzi, astelehena
15:00 eta 17:30.  Zumaienan,  Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna: Urteak bete, abenturak bizi.