Inauteriak 2023

Izango da zer gozatua inauterietan gaur eta bihar

Onintza Lete Arrieta 2023ko ots. 18a, 09:54
Artxiboko irudian, herritar batzuk mozorrotuta.

Gaurko egitaraua eguerdian hasiko da Zumai txarangaren kalejirarekin, eta 12:30ean Astindu dantza elkartekoek kalejira egingo dute. Arratsaldean jarraituko du festak, mozorro festarekin eta lehiaketarekin, eta Argazki Txokoa ere egongo da Oxford aretoan. Davila DJaren musikak emango dio amaiera gauari. Hemen gaurko eta biharko egitarau osoa.

Inauterizaleek badute zer gozatua gaur eta bihar herrian bertan. Egitarau zabalena gaurko antolatu dute, eta eguerditik aurrera, kalejirak, dantza ikuskizunak, mozorro festa eta lehiaketak, DJ emanaldiak eta Argazki Txokoa izango dituzte aukeran herritarrek.

Atzo hasi zituzten inauteriak herrian, Musika eta Dantza Eskolaren urteroko jaialdiarekin.

Hona hemen aurtengo inauterien egitaraua:

Gaur, larunbata
12:00-14:00. Zumai txarangaren  kalejira herriko kaleetan zehar.
12:30. Eusebio Gurrutxaga plazan Astindu dantza elkartearen dantza-kalejira.
17:00. Eusebio Gurrutxaga plazan inauterietako mozorro festa.
18:00. Haurren mozorro lehiaketa.
18:30. Herriko kaleetan zehar kalejira Zumai txarangarekin.
18:30-21:00. Oxford aretoan Argazki Txokoa.
22:00. Amaia plazan, Dj Davilaren saioa.
 
Bihar, igandea
12:30-14:30. Betijai fanfarrearen kalejira herriko kaleetan zehar.
17:00. Aita Marin, zine emanaldia Yuku eta Himalaiako lorea.
 
Etzi, astelehena
15:00 eta 17:30.  Zumaienan,  Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizunaUrteak bete, abenturak bizi.