Inauteriak 2023

Euskal mitologiaren inguruko Inauterietako jaialdia eskainiko du aurten Musika eta Dantza Eskolak

Gorka Eizagirre - Juan Luis Romatet 2023ko ots. 15a, 20:00

Tartalo, Basajaun edo Akerbeltz Zumaiako kaleetan ibiliko dira ostiral arratsaldean. 

Inauteri jaien atarian, Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak Euskal mitologiari buruzko jaialdia egingo du ostiralean Eusebio Gurrutxaga plazan, 17:45etik aurrera. Inauterien aitzakian antolatzen dituzten ikuskizunen inguruan hitz egin dute Sofia Oria Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako zuzendariak, eta Joxe Mari Azkue Zumaiako Musika Bandako zuzendariak.