Inauteriak 2023

Kaldereroak aritu dira herriko kaleak girotzen

Juan Luis Romatet - Gorka Eizagirre 2023ko ots. 12a, 12:00

Datorren ostiraletik aurrera ospatuko diren inauteriak iragartzen-edo, kaldereroek kalejira egin zuten atzo iluntzean. 

Gurrutxaga plazatik abiatu zen atzo kaldereroen kalejira. Musikaz lagunduta, eta mailuak eta zartaginak eskutan, kalez kale aritu ziren egun gutxi barru ospatuko diren inauteriak iragartzen.