Haurrentzako puzgarriekin bukatu da Gerturen Neguko azoka

Juan Luis Romatet 2023ko ots. 11a, 20:51

Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak antolatutako Neguko stock azoka egin da azken bi egunotan herrian. Kalea dinamizatzeko ekitaldiak ere izan dira azokak iraun duen bi egunotan. 

Ostiralean eta larunbatean eginda Gertuk antolatutako Neguko azoka. Ekimenean parte hartu duten hemezortzi saltokiek postuak atera dituzte kalera bi egun hauetan, bezeroak erakartzeko. Jendea ibili da egunotan postuetan kuxkuxeatzen.

Kalea dinamizatzeko ekitaldiak ere antolatu dituzte merkatariek. Hala, atzo arratsaldean ipuin kontaketa saioa izan zen Erribera kalean. Gaur, berriz, galletak egiteko tailerra, musika saioak edota haurrentzako puzgarriak jarri dituzte Gurrutxaga plazan. Umeek izan dute jolasteko aukera gaurkoan.