Inauteriak 2023

Oraindik geratzen dira Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarrerak

Juan Luis Romatet 2023ko ots. 9a, 14:30

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Urteak bete, abenturak bizi ikuskizuna izango da Zumaian inauterietako jaien barruan. Atzo hasi ziren sarrerak saltzen, eta oraindik ere emango dituzte bi emanaldietarako geratzen dira. 

Urtero bezala, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Zumaian izango dira inauterietako egitarauaren barruan. Oraingo honetan, Urteak bete, abenturak bizi ikuzkizunarekin etorriko dira, eta ohi bezala bi saio izango dira: 15:00etan lehena eta 17:30ean, biak ere Zumaiena ikastetxeko aretoan.

Atzo hasi zen Udaleko Kultura Saila sarrerak saltzen. Lehenbizi, aurrez aurreko salmenta egin zuten Alondegian, eta ondoren, iluntzetik aurrera, online jarri zituzten salgai. Geratzen direnak gaurtik aurrera turismo bulegoan daude salgai.

Udalak jakitera eman duenez, 15:00etarako sarrerak turismo bulegoan zein online eros daitezke; 17:30eak, berriz, online bakarrik.