Santelmoetako bertsio gauerako izen ematea zabaldu dute

Juan Luis Romatet 2023ko ots. 9a, 12:00

San Telmo jaien barruan egingo den bertsio gauerako izen ematea zabaldu dute Zumaiako Txosnek. Apirilaren 21ean izango da ekitaldia, eta izenak martxoaren 24a baino lehen eman beharko dira. 

Santemoetako repetizioen barruan bertsio gaua egingo da aurten ere. Txosnetan izango da, apirilaren 21ean, ostiralez. Zumaiako Txosnek zabaldu dute dagoeneko kontzertu berezi horretarako izen ematea. Interesdunek zumaikotxosnak@gmail.com helbidera idatzi beharko dute martxoaren 24a baino lehen.

Antolazaileek parte hartu nahi duten guztiei dei egiten diete izena ematera, "inongo konplexu eta lotsarik gabe oholtza gainera igotzera".