Inauteriak 2023

Gaur jarriko dira salgai Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarrerak

Juan Luis Romatet 2023ko ots. 8a, 10:15

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Urteak bete, abenturak bizi ikuskizunarekin izango dira Zumaian otsailaren 20an, Zumaiako inauterietako egitarauaren barruan. Bi saio izango dira eta sarrerak gaur jarriko dira salgai. 

Inauterietako egitarauaren barruan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Urteak bete, abenturak bizi ikuskizuna aurkeztuko dute Zumaian otsailaren 20an. Ohi bezala, bi saio eskainiko dituzte: 15:00etan lehena eta 17:30ean bigarrena, biak ere Zumaienan. Bi emanaldietarako sarrerak gaur jarriko dira salgai. 

Aurrez aurreko salmentari lehentasuna emango diote. Hala, gaur bertan 17:00etatik 19:00etara egongo dira salgai Alondegiko Oxford aretoan. Beranduxeago,  sarrerakzumaia.eus webgunean 20:00etatik aurrera. Geratzen diren sarrerak otsailaren 9tik aurrera egongo dira eskuragarri turismo bulegoan.

Sarreren prezioa 6 eurokoa izango da pertsonako sei sarrera erosi ahal izango dira gehienez. Urtebete baino gehiago duten haur guztiek sarrera erosi beharko dutela ere iragarri du Udaleko Kultura Sailak.