Gertu merkatari eta ostalarien elkarteak antolatutako Neguko azoka egingo da otsailaren 10ean eta 11n, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Herriko 18 establezimenduk hartuko dute parte, eta horrez gain beste ekitaldi gehiago ere izango dira:
Ostirala, 10
17:00etan, ipuin kontalaria.
Larunbata, 11
11:00etan, gaileta tailerra umeentzat.
12:00etan, trikitilariak.
16:30ean, puzgarriak eta jolasak.
18:30ean, musika kalean.