Koplatan aritu dira eskoletako haurrak Santa Ageda egunaren atarian

Juan Luis Romatet 2023ko ots. 3a, 16:09

Euskal kulturan ohikoa da Santa Agedaren aitzakian koplatan aritzea. Eskoletako haurrek ere usadioari jarraitu diote modu batera edo bestera. 

Santa eskeko koplak abestera atera dira Zumaiako ikastetxeetako haurrak eskoletatik. Zumaiako Herri Eskolako ikasleak Otezuri egoitzan eta eguneko zentroan izan dira goiz partean. Solairuz solairu aritu dira haurrak bertako egoiliarren aurrean kantuan.

Zumaiena ikastetxeko ikasleek, berriz, Gernika parkean egin dute ekitaldia. Irulegiko eskua ere beraiekin zutela, eta eguraldia lagun, kantu saioa egin dute tren estazio zaharraren aurrean.