'La ballena (The whale) eta 'Kung Food, una aventura deliciosa', asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2023ko ots. 4a, 11:00

Bi film emango dira asteburu honetan ere Aita Mari zineman: La ballena (The whale) gaurtik astelehenera bitartean, eta Kung Food, una aventura deliciosa igande arratsaldean.

Darren Aronofsky zinemagile estatubatuarraren azken lana, La ballena (The whale) ikusteko aukera izango da asteburu honetan Aita Mari zineman. Requiem por un sueño edo Cisne negro filmeen egilearen azken laneko protagonista Loditasun larria duen ingeleseko irakasle bakarti bat (aktore onenaren Oscar sarirako hautagai den Brendan Fraser) da, eta alaba nerabearekin azken erredentzio-aukera bat izaten saiatuko da. 

Filma gaur, bihar eta etzi emango da Zumaiako zinema aretoan, 19:30etik aurrera. Sarrerak aurrez eros daitezke, hemen.

Igande arratsaldean, berriz, 17:00etan hasita, animaziozko Kung Food, una aventura deliciosa filma emango da. Sarrerak hemen eros daitezke.